Gran Parada
Retail | Ibiza | 2025Gran Parada boutiquearen barne diseinua, Ibiza Gran Hotel bost izarreko hotelaren atondoan, portuaren aurrean. Santa Gertrudiseko Parada dendaren ahizpa nagusia da, eta Mediterraneoko lifestyle luxuaren aldeko apustua egiten du: irauteko pentsatutako piezak, Mediterraneoko ondarearen eta begirada garaikidearen artean.
Proiektuak oinplano zirkularreko tenplu greziar bat berrinterpretatzen du, tholos bat, dendaren erdian, burgundy bizi batean margotuta. Barruan, bitxitegi zirkular handi bat.
Gainerako altzariak —mostradorea eta erakusketa-oinarriak— dendan zehar sakabanatutako tenpluaren zatiak dira, modu geometrikoan berrinterpretatuak. Gehienak marfil zuriz lakatuta daude, tenplua nabarmentzeko; zutabe-oinarri itxurako oinarri batzuek, burgundy eta berde bizian, pieza jakin batzuk seinalatzen dituzte.
- Kokapena
- Ibiza Gran Hotel, Ibiza
- Urtea
- 2025
- Lana
- Merkataritza-barne diseinua eta neurrirako altzariak
- Kolektiboa
- Oso Kolektiboa (Hiruki studio eta Marmol estudioa)
- Kolaboratzaileak
- Jorge Malcorra (diseinua)
Enara Aranbide (argiztapena)
Equilan (arotzeria)




















