S apartamentua
Etxebizitza berritzea | Donostia | 2026Etxebizitza baten berritzea Donostiako Erdialde Erromantikoan, XX. mende hasierako etxe batean.
Etxebizitza berrantolatzea zaila zen: gorde nahi ziren jatorrizko moldurak eta karga-horma ugari zeuden. Horregatik, lehendik zegoen banaketa errespetatu zen neurri handi batean, eta esku-hartzea gune hezeetan kontzentratu zen.
Sukaldea eta bainugela guztiz berriak dira. Art nouveau airea eman zitzaien, arku, moldura eta marmolekin: gaur egungo hizkera bat, etxeko gainerako geletako 1900. urteko izaerarekin bat datorrena.
- Kokapena
- Erdialde Erromantikoa, Donostia
- Urtea
- 2026
- Egoera
- Eraikitzen
- Lana
- Etxebizitzaren berritzea eta barne diseinua
- Irudiak
- Hiruki studio





