Azoka
Jatetxea | Donostia | 2023Bi solairuko 500 m²-ko merkataritza-lokal baten berritzea, Azoka jatetxea Donostian ezartzeko.
Barrualdeak merkatuetako bigarren mailako espazioen estetika industriala bilatzen du: zamalanetako guneak, jantokiak edo zatiketa-gelak. Argiztapen-lan sakon batek gune bakoitzari izaera ematen dio.
Proiektua metro bateko altuerako granitozko barra handi baten inguruan dago. Ez da sukaldeko mahaia, ezta tabernako barra ere: ikatz-txingarren aurrean eserita jaten den lekua da, sukaldatzen den bitartean.
- Kokapena
- Donostia, Gipuzkoa
- Urtea
- 2023
- Lana
- Lokalaren berritzea eta barne diseinua
- Kolektiboa
- Oso Kolektiboa (Hiruki studio eta Marmol estudioa)
- Kolaboratzaileak
- Enara Aranbide (argiztapena)
Jabi Rodriguez eta Maialen Arocena (muralismoa)
Aitzol Zugasti (sukaldaritza-aholkularitza) - Eraikitzailea
- Berlan
- Argazkiak
- Biderbost Photo








































