Ozentziyo
Museografia | Pasaia | 2026Albaola Itsas Kultur Faktoriako ontziola eta Ozentziyo musealizatzeko museografia eta diseinu grafikoa. Ozentziyo Pasaiako zurezko azken atunontzia da, eta zaharberritzen ari dira.
Erakusketa itsasontzia inguratzen duten pasabideetan planteatzen da. Haietan zehar horma handi bat altxatzen da, «portua», informazioa portuen berezko nahasmenarekin biltzen duena: ofizioak, kontserba-fabrikak, arrantza-tresnak, arrainak —hegaluzeen tamaina errealeko erreprodukzioekin— eta garai askotako argazkiak.
- Egoitza
- Albaola Itsas Kultur Faktoria, Pasai San Pedro
- Urtea
- 2026
- Lana
- Museografia, diseinu grafikoa eta ekoizpenaren koordinazioa
- Kolektiboa
- Oso Kolektiboa (Hiruki studio eta Marmol estudioa)





















