EUSESEN

Ozentziyo

Museografia | Pasaia | 2026

Albaola Itsas Kultur Faktoriako ontziola eta Ozentziyo musealizatzeko museografia eta diseinu grafikoa. Ozentziyo Pasaiako zurezko azken atunontzia da, eta zaharberritzen ari dira.

Erakusketa itsasontzia inguratzen duten pasabideetan planteatzen da. Haietan zehar horma handi bat altxatzen da, «portua», informazioa portuen berezko nahasmenarekin biltzen duena: ofizioak, kontserba-fabrikak, arrantza-tresnak, arrainak —hegaluzeen tamaina errealeko erreprodukzioekin— eta garai askotako argazkiak.

Egoitza
Albaola Itsas Kultur Faktoria, Pasai San Pedro
Urtea
2026
Lana
Museografia, diseinu grafikoa eta ekoizpenaren koordinazioa
Kolektiboa
Oso Kolektiboa (Hiruki studio eta Marmol estudioa)