Ricardo Martín, argazkilari eta ikuslea
Museografia | Donostia | 2016Ricardo Martíni buruzko atzera begirako erakusketaren diseinua Kubo Kutxan. 1914an bankuko lana utzi zuen bere grinari heltzeko, eta Belle Époqueko Donostia erretratatu zuen; 80.000 irudi baino gehiago gordetzen dira.
Argazki kopuru handiak zurgintza-lan garrantzitsua eskatu zuen aretoak berrantolatzeko. Atal bakoitza totem handi batekin irekitzen da: marko erraldoi bat, eta bertan argazki nagusia tenkatzen da, maindire-oihalean inprimatuta, gardentasuna eta testura irabaziz.
- Egoitza
- Kubo Kutxa, Donostia
- Komisariotza
- Juantxo Egaña
- Urtea
- 2016
- Lana
- Erakusketaren diseinua
- Argazkiak
- Oscar Guillen




















